
Edozein herriren geroa ziurtatzeko, ezinbestekoa da Hezkuntza Sistema herriaren beharretara egokitzea. Euskal Herriaren biziraupena hezkuntza sistemak bermatuko du eta gure eskuetan ditugun tresnen bidez, herri honen etorkizuna bermatuko dugu.
Euskal Herrian bizi dugun hezkuntza-egoera ikusita, ordea, kezkaz beterik egiten dugu agerraldi hau. Izan ere, hezkuntza administrazio ezberdinek gure herria ahaztu eta arrotzak zaizkigun ereduak inposatzen ari baitira. Atzerapausu nabariak gauzatzen ari dira lurraldez lurralde: eskolaren bidez ikasleak euskalduntzeko duten eskubidearen urraketa; hizkuntza ereduen politikaren porrota datu bidez baieztatua egon arren, A ereduaren aldeko apustua egiten jarraitzen da; curriculum arrotzen araberako balore, jakintza eta ezagutzen nagusigo behartua, hezkuntza adoktrinamendurako esparru bilakatuz; gure herria irudikatzen ez duten mapen erabilera ikastetxeetan behartuz; Haurren beharretara baino, gurasoen behar asistentzial hutsetara mugatzen diren haurtzandegi zerbitzuak areagotzen ari dira; norberaren garapena kolektibitatean garatzeko baliabideak alboratzen dira; ikasle akritikoak bultzatzen dituzten hezkuntza ereduen sustapena; etabar luze bat.
Honek guztiak, ordea, helburu ilunagoa duelakoan daude: Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko mugimendua indargabetzea eta gaur egunean ditugun apurrak defendatzera mugatzea. Honi, denboran atzera begira gelditzeko nahia gehitu behar diogu, izan ere, 1993an Euskal Eskola Publikoaren legearekin bultzaturiko zatiketa indarberritu nahian dabiltza, hainbeste eztabaida zein hika-mika sorturiko eztabaida antzua. Eztabaida hori gure egin bagenuen ere, argi dugu ez zela euskaldunok sustaturiko zatiketa izan, kanpo faktore maltzurrek eragindakoa, baizik. Hemen bildutakook gure mugen baitan erabakitzen dugun ereduaren alde egiten dugu, gure herriaren ikuspegitik definituko duguna eta gure herrian ezarriko dena, “Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa”, hain zuzen ere. Beraz, ez da bakoitza berearekin tematzeko garaia, Herri bezala batzen gaituzten aldarrikapenak indartzeko eta urrats praktikoak emateko garaia da.
Honegatik aurreko ikasturte amaieran euskal hezkuntzaren alde lanean leku ezberdinetan ziharduten 200 pertsonek bultzatutako Sarasateko Adierazpena aurkeztu zuten Sarasate Pasealekuko Foruen Monumentuaren azpian. Bertan agertu ziren 40 ikasle, irakasle, guraso eta langileok, sare ezberdinetakoak eta pentsamolde ezberdinetakoak ziren ziuraski. Baina hala ere minimo batzuek elkartzen zituzten, eta hori da Sarasateko Adierazpenak eskaintzen du:
No hay comentarios:
Publicar un comentario